Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eskola Kirolaren antolaketa azaltzeko bilera deitu dute irailaren 29rako, astelehenean. Arratsaldeko 17:15ean izango da, Zestoa Herri Ikastetxeko jangelan. Bilera hau 3. mailatik 6. mailara bitarteko haurren gurasoei zuzenduta dago.
Saioan, kirol koordinatzaile berria aurkeztuko da, eta hark 2025-2026 ikasturteko programazioaren inguruko informazioa emango du. Gainera, haurrei egokitu zaizkien taldeak azalduko dira, antolatutako ekintzak aurkeztuko dira eta ikasturteko egutegia zehaztuko da.