Albisteak

[ARGAZKIAK] Mugimendu Feministak deituta, Palestinaren alde bildu dira Zestoan eta Arroabean

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez, Zestoako eta Arroabeko talde feministek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Palestinari elkartasuna adierazteko, “Feministok Palestinarekin. Israelgo estatu genozida suntsitu” lelopean. Herritarrak “Israelgo estatu genozida suntsitu” zioen pankartaren atzean bildu dira Zestoako plazan, eta antzera Arroabean ere, Txikitasunean Haundi Eguna ospatzen ari ziren bitartean, “Palestina askatu, genozidioa stop” pankartarekin atera dira.

Elkarretaratzeetan, Israelgo estatuak Palestinan gauzatzen ari den genozidioa salatzeaz gain, Israelekin harremanak dituzten enpresa zein erakundeei harreman horiek berehala eteteko eta Israelgo produktuei boikota egiteko eskatu dute.








Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide