Albisteak

Abenduaren 27an Bilbora joateko deia egingo dute hainbat eragile eta norbanako euskaltzalek bihar, ostirala

Bilbao Arenan ospatuko den euskararen aldeko ekitaldira joateko autobusa antolatu dute hainbat eragile eta norbanakok. Bihar argazkia aterako dute hau iragarri eta herritarrei gonbita luzatzeko.

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatuta,“Euskararen etorkizuna jokoan” lelopean, euskararen aldeko ekitaldia egingo da abenduaren 27an, 17:00etan, Bilbon. Bilbao Arenan egingo den ekitaldia, “musikariz, kulturgilez eta aldarrikapenez” betea egongo dela aurreratu dute.

Zestoako Udalaren laguntzaz, euskararekin lotutako hainbat eragilek eta norbanakok autobusa antolatu dute ekitaldira bertaratzeko. Hori guztia iragartzeko eta herritarrei ekitaldia joateko gonbita luzatzeko, bihar, ostirala, agerraldia egingo da 18:00etan udaletxe azpian eta bertaratutakoek argazkia aterako dute. Euskararen aldeko eragile eta norbanako guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.

Ekitaldirako sarrerak eta autobuserako txartelak salgai daude jada Portale Kulturgunean, 20 eurotan. Autobusa 15:30ean irtengo da autobus geltokitik, eta bost minutu geroago geldialdia egingo du Arroako biribilgunean, Bilborako bidea hartu aurretik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide