Albisteak

Abenduko Gaztelekuko egitarauaz gain, gabonetan ekintza bereziak egongo dira gaztetxoentzat

Egitarau berezia izango da zestoan gaztetxoen abenduko opor egunetarako, hainbat tailer antolatu dira egun horiek elkarrekin gozatu ahal izateko. Hauetan parte hartzeko, abenduaren 15a baino lehen, izen eman beharko da 688 684 029 whatsapp zenbakira idatziz.

Abenduaren 27an, Hortzetako pastaren tailerra, Mari Artano eta Goiatz Aristik gidatuko dute Ekain Guraso Elkarteak antolatu duen ekintza. Gaztelekuan izango da eta zikloka ordutegi aukera ezberdinak izango dituzte: HH 4 eta 5 11:00 edo 12:00etan, 1.zikloa 16:00 edo 17:00etan eta 2. zikloa 18:00 edo 19:00etan

Egun berdinean, abenduak 27. Barreterapia, Manex Beristainekin. 3. zikloak 17:30etik 17:30era eta DBHkoak 18:00etatik 20:00etara. Alondero aretoan elkartuko dira.

Abenduaren 28an irteera egingo dute 3. zikloa eta DBHkoek. Real Arenara bisita gidatua eta ondoren Txuri-Urdinera patinatzera. 14:15ean irtengo dira Gurutzetik eta 20:00etan itzuliko dira toki berdinera. Ekintza honek 15eroko kostua izango du, dirulaguntza onuradunentzat ordea doan izango da.12 urtetik beherakoek kaskoa eraman beharko dute etxetik.

Abenduaren 29an Sukaldaritza tailerra eta afari merienda egingo dute DBHkoek 17:00etan hasita Gaztelekuan.

Urtarrilak 2an 3. zikloko ikasleentzat izango da sukaldaritza tailerra. 17:00etatik aurrera gailetak egingo dituzte Gaztelekuan.

Urtarrilak 3an, Dantza urbanoak kiroldegian. Elene Carreterok gidatuko ditu saioak, 3. ziklokoentzat 17:00etatik 18:00etara izango da txanda eta DBHkoek 18:00etatik 19:00etara.

Urtarrilaren 4ena Lego-lehiaketa batekin amaituko dute gabonetako programa gaztelekuan. 3. ziklokoak eta DBHkoak ordu berdinean, 16:00etan.

Horiek aparte, ohiko egitarau zabala ere jakinarazi du gaztelekuak:

Gabonetako eskulanak

Abenduak 12 eta 20 (16:45ean edo 18:00etan)

1 eta 2. zikloa

Barbantxo

Abenduak 1 eta 22 Arroabean

Abenduak 15 herrigunean eta Aizarnan

Abenduak 13: HH4 -HH5 herrigunean

Olentzeroren etorrerarako gabon kantuen entseguak

Abenduak 18, 19, 21, eta 22 18:00etan, Gaztelekuan

Haur txikientzat ipuin kontaketa

Besoetako ipuinak. Abenduak 16, 11:00etan Kiroldegian

Euskara Foroak antolatutakoak

Kontaidazu ipuin bat: Abenduak 5 eta 19 Liburutegian

ePELIan: Abenduak 3 eta 17 Kultur etxean

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide