Maiatza 2024
— 2024-06-27260. zenbakia ikusi hemen
Jon Maia, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañak bertso saioa eskainiko dute, plazan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Manez eta Kobreak taldeak, Kalakan taldekopartaide izandako Thierry Biscary gidari duela, barne-barneko musika eskaintzen du, familia, auzokide eta ezagunen bizipenak, eta poetez eta bertsolariz jositako elezaharrak eta pasadizoak. Beren metalekin parte hartzen duten musikariek, jotzeaz gain kantatu ere egiten dute. Tradizioa eta freskotasuna, txistu egitearen antzeko soinu ederrak. Emanaldi poetikoa, sentimenduz betea, errealitatea eta fikzioa...
Magia Borras kaxa batek sortu zion magia jolasetarako afizioa Iago Azkueri. Zazpi urte-edo zituen aztikeriaren atzaparrek harrapatu zutenean, eta, ordutik, ikusezinaren eta begi-bistakoaren amildegian dabil jolasean, magiaren mundu txundigarri bezain zabalean (Hitza 2017/10/06).
Zestoako bainuetxea eta ur termalak izango bisita gidatu honen protagonista. Gipuzkoako bainuetxedun herri bakarraren distira eta oraina gogoratuko dira.
Grises talde zestoarra bueltan da. Geldialdi baten ostean indarberituta datoz zortzi abestiko "Talisman" lan berriarekin. Uda ostean kaleratuko den seigarren disko honetan egitura klasiko eta elektronikoa garbiena alde batera utzita orain arte landu gabeko soinuak bilatu nahi izan dituzte, iraganeko formulak ez errepikatzeko eta erritmo indartsu, fresko eta sendoak lehenesteko. 2021. urtean gainera "El hombre...
Igandetako Txarangaren emanaldia izango da arratsaldeko 19:30ean, Udaletxe azpiko arkupetan. Herrian antolatzen ari diren gainontzeko ikuskizunetan bezala, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko ingurua hesiekin mugatuko da, saioa eserita entzun beharko da eta ezinbestekoa izango da musukoa jantzita izatea.
19:00etan, Foru plazan, Zestoako Musika Bandak kontzertu eskainiko du.
2019an Zestoan sortutako taldea da "Ezpalak" eta Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Bulego-ko Xabi Arrietak osatuta dago. 2020ko neguan aterako da beraien bigarren diskoa eta bertan Fuzz soinuak, psikodelia, punk-a edo pop doinuak aurkitu ahal izango dira, besteak beste. Nahiz eta 90. hamarkadako taldeen eragina nabarmena...
Haurraren izen-abizenak: Haurraren adina: Gurasoaren izen-abizenak: Aukeratutako buruarina
Igandetako Txarangaren emanaldia izango da arratsaldeko 19:30ean, Udaletxe azpiko arkupetan. Herrian antolatzen ari diren gainontzeko ikuskizunetan bezala, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko ingurua hesiekin mugatuko da, saioa eserita entzun beharko da eta ezinbestekoa izango da musukoa jantzita izatea.