Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Salto 15K DSS Klasikoa lasterketa jokatu zen atzo Donostian. 1.226 kirolarik hartu zuten parte lau kategoriatan banatuta: irristailuak, esku bizikletak, gurpil-aulkiak eta oinezko lasterketa. Ainhoa Canseco zestoarrak hirugarren postua eskuratu zuen oinezkoen lasterketako 40 urtetik gorakoen kategorian. Ordubete eta zortzi minutu behar izan zituen frogako 15 kilometroak amaitzeko.