Albisteak
Aiora Urbietak bere liburua aurkeztuko zuen ostiralean Arroabean
— 2025-02-08Aiora Urbietak “Geure gorputzean eta etxean burujabe” liburua aurkeztuko zuen ostiralean, Arroabean. Hasteko, bere ibilbide pertsonala kontatu zuen, liburuaren sorrera kokatzeko. Urteetan jasotako errezetak dira bere aurreneko liburu honetan jaso dituenak. Berak hasi zenean eskura eta modu honetara antolatuta izatea baliagarri izango lituzkeen errezetak jaso ditu ondorengoentzat lagungarri izango direlakoan. Aiorak jendeak liburua taldean erabailtzea nahiko lukeela ere azpimarratu zuen, kolektiboari garrantzia emanez eta garai edo zein urtarotan gauden jabetzeari ere garrantzia eman zion. Liburuan proposatzen dituen errezetak egiteko materialak, erraz eskuratzen direnak eta ekonomikoak izanagatik aukeratu dituela ere gaineratu zuen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide