Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Herriko jaien baitan, profesionalen arteko pilota jaialdia jokatuko da irailaren 4an, ostirala. Partidak 19:00etan hasiko dira, eta dagoeneko salgai daude jaialdirako sarrerak.
Sarrerak 30 eurotan eros daitezke Turismo Bulegoan. Internetez erosteko aukera ere badago, Aspe, Baiko eta Pelota Pro Liga webguneen bidez.
Bi partida jokatuko dira jaialdian. Lehenengoan, Egiguren V.a eta Ugartemendia arituko dira Alberdi II.a eta Salaverri II.aren aurka. Partida nagusian, berriz, Altuna III.a eta Rezusta izango dituzte aurkari Artolak eta Albisuk.
Irailak 4, ostirala — 19:00
· Egiguren V.a – Ugartemendia / Alberdi II.a – Salaverri II.a
· Altuna III.a – Rezusta / Artola – Albisu