Albisteak
[ARGAZKIAK] Amaiera polita eman diete Arroagoian jaiei
— 2018-07-30Atzo amaitu ziren Arroagoiko Santana-Santio jaiak. Patata tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa, pilota partidak, herri kirolak, argazki emanaldia eta musikarekin amaitu zituzten festak arroarrek atzo, besteak beste.
Gaueko 12:00etan otarraren zozketa egin zen eta zenbaki saritua 363 zenbakia izan zen. Ordezko zenbakia 196a da eta irabazleak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko.
Arroagoiko Santio eta Santanetako III. Argazki Lehiaketaren irabazlea berriz Eduardo Agirre izan da, jarraian ikusiko duzuen argazkiarekin.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide