Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Amillubi proiektuak auzolanerako deia egin du biharko, baba jasotzeko laguntza eskatu baitute. Saioa, bihar, urriak 30, 14:00etatik 17:30era izango da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Antolatzaileek eskerrak eman dituzte jaso duten babesagatik eta aldez aurretik erakutsitako prestutasunagatik.
Aurreko astean artoa biltzen aritu ziren, eta baba saileko lehen lekak jaso zituzten. Hala ere, baba ugari dagoenez, bi edo hiru saio beharko direla aurreikusten dute guztia jasotzeko.
Amillubiko kideek aurreratu dute ordubete lehenago elkartuko direla, bazkaria elkarrekin egiteko asmoz. Parte hartu nahi duten herritarrei ere gonbita egin diete: bakoitzak bere jana ekarri, eta elkarrekin konpartitzea.