Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, Arroa Bira egin dute gaur, igandea, 80 lagun inguruk. Eguraldia lagun izan dute aurtengoan parte-hartzaileek, eta Arroa inguruak ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Bi ibilbide izan dituzte aukeran: 14 kilometroko luzea eta 5,7 kilometroko laburra. Ibilbide luzea hamalau kilometrokoa izan da, eta 09:00etan Arroabeko plazan elkartu dira parte hartzaileak. Ibilbide laburra egin dutenek, berriz, 10:30ean ekin diote ibilaldiari, plazatik; 5,7 kilometroko bidea egin dute horiek.
Plazatik abiatuta, Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroagoia, Ibañarrieta, San Lorente eta Agote igarota iritsi dira ibilbide luzea egiten duten mendizaleak bueltan Arroabera. Ibilbide laburra egiten dutenak, aldiz, Arroabeko plazatik igo dira San Lorentera, eta Agote igarota itzuli dira berriz ere auzora. Parte hartzaile guztiak San Lorenten elkartu dira, eta han hamaiketakoaz gozatu ahal izan dute.
