Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Asteburu biribila izaten ari da Abantzu Pilota Klubarentzat. Ostiralean, Gipuzkoako Binakako Txapelketako Alkain Sariko bigarren eta hirugarren mailako finalak jokatu zituzten klubeko pilotariek. Bi mailetan igoera lortu zuten, eta bigarren mailakoek, gainera, txapela jantzi zuten. Hori gutxi ez, eta atzo, larunbatez, Trinketeko Nagusien Eskuz Binakako Izarkom Sariko bigarren mailako finala jokatu zuten Abantzuko pilotariek, eta bertan ere txapeldun izatea lortu zuten.
Irurako Ametsa trinketean jokatu zuten finala, 16:30ean hasita, eta zestoar ugari bertaratu ziren Abantzuko pilotariak animatzera. Oier Alonso eta Julen Odriozola zestoarrak Villabonako Behar Zana taldeko Izagirre eta Zufiriaren aurka aritu ziren nor baino nor. Bikote zestoarra nagusi izan zen partida osoan zehar, eta 13-40ko emaitzarekin eskuratu zuen Trinketeko Gipuzkoako Bigarren Mailako Txapelketako txapela. Garaipen horri esker, mailaz igotzea ere lortu dute Alonso eta Odriozolak, eta datorren denboraldian lehen mailan lehiatuko dira.
Atzoko partida osoa ikusgai duzue esteka honetan.
