Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Goizean goiz txupinazoa jo eta prestaketa lanetan hasiak ziren Narrondoko auzotarrak. Ondoren urtero bezala meza oholtza gainean eta hamaiketako goxoaz gozatu zuten. Arratsaldean berriz, umeentzako puzgarriak eta musika jarri zuten auzoa girotzeko.
Festak bihar jarraituko du arratsaldeko 19:00etan hasiko den sagardo dastaketa, Gure Ametsa elkarteko, 3. Hanburgesa festa eta Izer eta Alabierren emanaldiarekin. Programa osoa ikusi hemen.


















