Albisteak
[ARGAZKIAK] Indartsu hasi dute emakumeek goiza martxoaren 8 honetan
— 2020-03-08Dozena bat lagunetik gora atera da Bargazten deiari jarraiki Santa Engrazirako mendi irteeran eta beste horrenbeste edo gehiago ziren Arroa Beheko Talde Feministak deituta pankarten tailerrean eta kafe tertulian, gosari ederra eginez.
Indarrak hartuta, eguerdian, zarata ateratzea zen helburua, ongi landutako mezuak ozenki aireratuz. Herrian itzulitxoa egin da Zestoan eta Arroabean berriz korroan elkartuta atera dute zarata.
Orain berriro ere indarrak hartzea tokatzen da. Arratsaldeko egitaraua:
-14:00etan, bi bazkari aukeran; bazkari komunala Zestoako plazan eta beste bazkaria Arroako Ederki elkartean.
-Bazkalondoren, Donostian 18:00etan hasiko den manifestaziora irteera Arroatik edo Emakumeok kantari, film emanaldia eta ekitaldirako dantza ikastaroa.
-19:00etan Manifa eta ekitaldia Zestoan.
Egin zaitez bazkide