Albisteak
[ARGAZKIAK] Jai giroak ez du hutsik egin aurtengo Zoroperietan ere
— 2017-12-27Goiz eguerdi partean salmenta postu ugari aukeran. Arratsaldean txikienek gozatu ederra hartu zuten txotxongiloekin. Bertso poteoan ere jende asko zen tabernaz taberna Andoni EgaƱa eta Jon Maia bertsolarien atzetik. Bideoan ikus ahal izan duzuen moduan, kiroldegian ez da aurten jaialdirik izan, baina hala ere, “Goazen frontoira” kantatu gabe eguna botatzeko prest ez zegoen jendea nonbait. Horixe bada, inprobisazioaren arrakasta! Obaneuke erromeriak eman zion musikari jarraipena arkupetan.
Dena ez zen festa izan atzokoan ordea, Zestoako Txoko Feministak deitutako ekimenarekin bat eginez, globo more eta txilibituez lagunduta, bi pankarta jarri ziren herrian; “Zestoan erasotzaileei STOP!” eta “Tratu txar psikologikoak fisikoak bezain mingarriak dira” ziotenak.
Egin zaitez bazkide