Albisteak
[ARGAZKIAK] Lurraren taupaden erritmora festa giro bikaina izan da goizean zehar Amillubin
— 2024-05-11Egun osoko festa izango da gaur Iraetako Amillubin. Goizean jendetza bildu da Amilibia baserriaren inguruko zelaietan prest zeuden gunetan. Eguraldiak ere lagundu du eta giroa ezin hobea izan da, goiz partean.
Goizeko 11etan eman zaio hasiera jaiari. Aurrena, Amillubi egitasmoaren inguruko azalpena laburra eta inguruen bisita egin dira eta jarraian, bertaratuek bi ekintza izan dituzte aukeran; batzuk Enekouchekin (Antton Telleria) “Lurrarekin konexioa” saio umoretsuaz gozatu dute, eta beste batzuk, berriz, Baso bainu-ibilaldia egin dute Tantaiko kide baten azalpenekin.
Orain, poteo musikatua egiten ari dira EHko Batukada Feminista Sarearekin eta jarraian bazkaltzeko ordua izango da.
Arratsaldean jarraituko du festak. Hemen egitaraua:
16:30ean Bakarrizketa umoretsua GREGOren eskutik (Beatriz Egizabal)
17:30ean Mejillon Tigre kolektiboaren errezitaldia
18:30ean Kontzertuak: Pelax, 3zur eta Babarrunba taldeekin.
Egin zaitez bazkide