Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

40 lagun inguru elkartu ziren pasa den igandean Arroabeko Sukulupe Guraso Elkarteak antolatutako Zuhaitz Egunean. Herrigunetik Sansineneako zubirako bidean eta herriguneko irteerako zelaian guztira bi dozena lizar landatu zituzten. Amaitu ostean, plazan elkartu eta eguraldiak lagunduta hamaiketako ederraz gozatu zuten.