Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Atzo Madrilen izan zen Espainiako Lur gaineko 2RM txapelketako azken rallya. Laugarren postua lortu zuten Aritz Iriondo “Akulu” arroaerrekarra eta bere kopilotu Joseba Sanchezek. Atzoko denbora kontutan hartuta, denboraldi xelebre honetako txapeldun izendatu ziren 2020ko Espainiako Lur gaineko 2RM Rallyan, Peugeot 208 VTi R2 kotxearekin.
Eguraldi txarraren ondorioz, rallyko ibilbidean lokatza izan zen parte hartzaile gehienentzat arazorik handiena, baina, nahiko ongi moldatu zen “Akulu”.
Zorionak Akulu!
Argazkia: Manu Rodriguez eta Jorge Del Cid