Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Perimenopausiaren eta menopausiaren inguruko hainbat hitzordu antolatu ditu Zestoako Udalak urrirako. Hitzaldi bat eta bi saio praktiko egingo dituzte, eta horietan, perimenopausia eta menopausia lantzeaz gain, jarduera fisikoaren eta kirolaren garrantzia ere azpimarratuko dute.
Lehenik, urriaren 13an, asteartez, hitzaldia izango da Alonderon, 19:00etatik 20:30era. Zoru pelbikoan aditua den fisioterapeuta bat izango da hizlaria.
Ondoren, jasotako ezagutzak praktikan jartzeko bi saio antolatu dituzte, urriaren 16an eta 23an, biak ostiralak. Horretarako, gehienez 15 laguneko bi talde osatuko dituzte, eta talde bakoitzak bi saio praktiko egingo ditu kiroldegian. Lehen taldearen saioak 17:00etatik 18:00etara izango dira, eta bigarrenarenak, berriz, 18:00etatik 19:00etara.
Bai hitzaldia, bai saio praktikoak doakoak izango dira. Hala ere, parte hartu nahi dutenek urriaren 10a baino lehen eman beharko dute izena Kiroldegiko harreran.