Albisteak
Aritz Iriondo pilotua ‘Rallye Costa Tropical’ lasterketan garaile
— 2017-12-04Pasa den azaroaren 27 eta 28an Motrilen (Granada) ospatutako “Rallye Costa Tropical” lasterketan 2RM kategorian garaile izan da Aritz Iriondo pilotu zestoarra. Lurreko rallyen Espainiako Txapelketaren baitan antolatutako azken lasterketa zen Motrilekoa. Nahiz eta parte-hartzaile kopurua ohikoa baino txikiagoa izan, ikuskizun bikaina eskaini zuten pilotuek.
Espainiako txapelketa 8 lasterketak osatzen dute eta bakoitzean 350km inguuko ibilbideak izaten dira. Haietatik 120 inguru neurtuak. Ibilbide osoa 8 zatitan banatzen da 10 eta 15 km dituelarik bakoitzak. Proben helburua azkarrena izatea da, zati guztiak denbora gutxien egiten duena izango da garaile.
Iriondoren kotxeekiko afizioa ez da gaurko kontua, betidanik gustatu izan zaizkio. Abiadura baino gehiago gidatzea du gustuko eta lehenengo motorra 16 urterekin izan zuela dio. 2003. urtean lasterketen munduan lehen pausuak eman eta gaur egun arte dihardu inguru horretan.
Egin zaitez bazkide