ARRASTOARI SEGIKA. Azaroko erantzuna eta asmatzaileak

Asmatu al zenuten azaroko pertsonaia ezkutua? Narkis Balentziaga margolaria zen: 1905ean jaio zen Arroabean. Txikitatik hezurretako gaixotasun bat izan zuen hanketan eta horren erruz isolatuta egon zen. Euskal Billerako emakume batzuk izan ziren marraztera animatu zutenak, ospitalean zegoela. Bizitza laburra izan zuen, Mexikon hil baitzen 1935ean, 30 urterekin. Arroabean bere izena daraman kale bat dago.

Despistaturen bat egon den arren, zenbait asmatzaile ere izan ditugu! Ondorengo hauek irabazi dute ekainean egingo dugun zozketarako txartel bana: Amaia Agirre, Ainhoa Urain, Patxi Agirre eta Patxi Aramendi. Zorionak eta segi parte hartzen!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide