Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean egin zuten Arroa Beheko VI. Argazki Rallyko sari banaketa ekitaldia, Eskola Zaharrean. Maiatzaren 17an, San Isidroetan, egindako rallyan ateratako argazkiak ikusteko aukera izan zuten parte-hartzaileek eta auzotarrek, giro atseginean.
Lehenik, aurkeztutako argazki guztiak proiektatu zituzten musika eta iluntasunaren laguntzaz, eta ondoren sariak banatu zituzten. Ekitaldia Maria Roak aurkeztu zuen, Ezkaizto auzo elkartearen babesarekin antolatutako jardunaldian.
Aurtengo lanak epaitzeko ardura Zarauzko Argazkizale Elkarteko bi kidek eta Zumaiako Distira Argazki Elkarteko ordezkari batek izan dute. Hain zuzen ere, epaimahaia Luis Epelde Aramendi eta Edurne Kaperotxipi Urain zarauztarrek eta Fernando Martin Castro zumaiarrak osatu dute.
Honako hauek izan dira sarituak:
16 urtetik beherakoen kategoria
1.saria: Izar Iribar
2.saria: Maren Andonegui
3.saria: Irati Iribar
16 urtetik gorakoen kategoria
1.saria: Iñaki García Arambarri
2.saria: Ainara García Aramburu
3.saria: Carlos Romero Bilbao
Beste sari batzuk
Argazki dibertigarrienaren saria: Maren Andonegui
Argazkirik artistikoenaren saria: Iñaki García Arambarri
Auzotarren bozka
16 urtetik beherakoen kategorian: Nahia Doñelfa
16 urtetik gorakoen kategorian: Maider Cachón
