Albisteak
Arroabeko eskolan matrikulatzeko epea zabaldu da
— 2017-01-30Arroabeko eskolan matrikulatzeko epea zabaldu da, urtarrilaren 30etik otsailaren 10era arte. Otsailaren 2an ate irekien jardunaldia izango da, gurasoek eskola eta bere azpiegiturak ezagutzeko aukera izango dute egun horretan goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara.
Arroabeko eskola publikoa eta euskalduna da, talde txikiekin lana egiten duena, elkarreragina eta kooperazioa era naturalean landuz. Adin aniztasuna dago geletan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU