Albisteak

Arroabeko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Ezkaizto auzo elkarteak 2026-2027 ikasturterako ikastaroen eskaintza aurkeztu du Arroabean. Izena irailaren 12tik 26ra eman ahal izango da, Txara dendan.

Trikitixa eta panderoa, xakea, eskulanak, yoga, zumba, Total Training eta Arroa Aktibo mantentze-gimnasia eskainiko dituzte. Jarduerak Elkargunean, Kultur Etxean, Eskola Zaharrean, salto gelan eta gimnasioan egingo dituzte.

Horrez gain, aldizkako hainbat ikastaro antolatzeko asmoa dute: argazkilaritza, meditazioa, gitarra, aiko eta lorezaintza. Horien datak izena ematen duen jende kopuruaren arabera zehaztuko dituzte.

Dagoeneko martxan dauden ikastaroetako ikasleek ez dute berriro izena eman beharrik izango.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide