Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Uztailaren 15etik 19ra ospatuko dituzte aurtengo Karmen jaiak Arroabean, eta jaietako egun berezienetako bat izango da, beste behin ere, Umeen Eguna. Uztailaren 17an izango da, eta antolaketa lanak martxan jartzeko bilera deitu dute auzoko gurasoentzat.
Bilera ostegun honetan, ekainaren 11n, egingo dute 17:30ean, parke handian. Antolatzaileek auzoko guraso guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Bertan, Umeen Eguneko programazioa osatuko dute eta eguna aurrera eramateko beharrezko lantaldeak zehaztuko dituzte.
Urtero bezala, herritarren parte-hartzea funtsezkoa izango da jaietako jarduerak antolatzeko eta egun berezi hori umeentzat ahalik eta erakargarriena izan dadin.