Albisteak

Azpeitiko sarrerako zubiko obrek errepide mozketak eragingo dituzte asteburuan

Asteburu honetan trafikoan eragina izango dute Azpeitiko GI-631 errepideko zubia birgaitzeko lanek. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, ekainaren 13tik 14ra bitartean erabat itxita egongo da errepidea Azpeitian, Urola ibaiaren gaineko zubian egingo dituzten obrak direla eta.

Zehazki, larunbateko 06:00etatik igandeko 22:00etara arte ezingo da GI-631 errepidetik igaro Azpeitiko zubiaren parean. Hori dela eta, Zestoatik Azpeitiara edo alderantziz joan behar duten gidariei GI-2634 Azkarateko errepidea erabiltzea gomendatu diete.

Bestalde, larunbatean 06:00etatik 13:00etara itxita egongo da Magdalena kalea ere. 13:00etatik aurrera, berriz, garraio publikoak bertatik igarotzeko aukera izango du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide