Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Arroabeko auzotarren artean zeresana ematen ari da azken egunotan San Isidro kaleko zirkulazioari buruzko eztabaita. Udalaren Arroako erdigunea eremu seguruago bilakatzeko prozesuaren inguruan “zurrumurru eta gaizki ulertuak” sortzen ari direla jakinarazi du Udalak eta horren harira batzar informatiboa deitu du, bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etarako.
Bertan, prozesu osoari buruzko azalpenak emango ditu Udalak eta aipatu zurrumurru eta gaizki-ulertuak argitzeko beharrezko azalpen gehigarriak ere emango dituela adierazi du. Urtarrilak 23ko bozkaketan berdinketa atera zenez, bigarren bozkaketa egingo da otsailaren 4ean eta horren inguruko azalpenak ere emango dituzte bertan.