Albisteak
Arroako eskola berriaren irekiera ekitaldia izango da datorren larunbatean
— 2019-09-14Irailaren 9an ikasturte berria hasi zuten Arroako Eskola berrian. Urteetako borrokak fruitua eman du, eta prozesu hori besterik gabe oharkabean ez dute pasatzen utzi nahi Sakulupe Guraso Elkarteak “Gurasoei, auzotarrei, udaletxeari… inplikazioa eskatu diegu, eta orain eskerrak emateko garaia da”. Datorren larunbatean, irailak 21, ekitaldi xume bat egingo da Arroabean. Goizeko 11:00etan elkartuko dira eskola zaharreko jolas gunean, eta bertan ekitaldi txiki bat egin ondoren, eskola berriko ateak zabalduko dira nahi duen ororentzat.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide