Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Kiroldegiko frontoiko lurra lehendik ere nahiko izorratuta zegoen eta teilatu berria egin denean, gehiago kaltetu da eta ondorioz berritzen ari dira. Asfaltatze prozesuak dituen ezaugarriak tarteko, hainbat egun iraungo dute lanek, zatika egin behar baita eta denbora tarteak errespetatuta. Behin lan horiekin amaitutakoan, parketa jarriko dute kontrakantxako lurzoruan.
