Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Asteartean eman zioten hasiera Agiro mendi klubak antolatutako Mendi Asteari, eta jendetza gerturatu zen Alonderora lehen ekitaldiaz gozatzera. Mikel Irure Abantzu taldeko kideak Denali, McKinley (Alaska), orain dela 32 urte ikus-entzunezkoa aurkeztu zuen bertan.
Ikus-entzunezkoak duela 32 urte Alaskako Denali mendira, garai hartan McKinley izenez ezaguna zenera, egindako espedizioa du ardatz. Ipar Amerikako mendirik garaiena da Denali, 6.190 metrokoa, eta mendizaletasunaren inguruko garai bateko esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Hurrengo hitzordua bihar izango da
Mendi Asteko egitarauak bihar, azaroak 13, izango du jarraipena. Agiroko kideek 3.000 ibones aurkeztuko dute, 18:30ean, Alonderon.
Asteburuan, berriz, mendira ateratzeko txanda izango da. Larunbatean, hilaren 14an, Mendikute tontorra eta gaztelua ezagutzeko irteera egingo dute, 08:30ean Gurutzetatik abiatuta. Igandean, hilaren 15ean, Rubio-Iraolagoitiaren omenezko BTT zeharkaldia egingo dute; 09:00etan abiatuko dira Gurutzetatik.
