Albisteak
Asteazkenean “Ekoizpen-duina, kontsumo herrikoia” hitzaldi-dastaketa izango da Alonderon
— 2025-01-27Urtarrilaren 29an, asteazkenean, 18:30ean, Biolur, Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteak hitzaldi-dastaketa eskainiko du Alonderon. Jardunaldiaren ardatza “Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia” proiektua izango da, baratze ekologikoen bideragarritasunaren inguruan egindako lanketa kolektiboaren emaitza.
Hitzaldian, laboreen ekoizpen kostuak, soldatak, lan orduak eta prezio duinak aztertuko dituzte, ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomikoa eta soziala hobetzeko asmoz. Gainera, tokian tokiko eta garaian garaiko produktuak dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide