Albisteak

Astelehenetik aurrera itxita egongo da Alde Zaharra ibilgailuentzat

Udan zehar herriko kaso historikoa ibilgailuentzat itxita egongo dela iragarri du Udalak. Neurria datorren astelehenean jarriko dute indarrean, eta irailaren 30era arte mantenduko da.

Hala ere, zamalanetarako-eta zabalik egongo da ordutegi jakin batean. Astegunetan, 07:15etik 14:00etara irekita egongo da, baina ordu horretatik aurrera itxi egingo dute egunero. Udalak azaldu duenez, oinezkoei lehentasuna ematea, herrigune historikoa biziberritzea eta haurren segurtasuna bermatzea du helburu neurri honek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide