Albisteak

Oinarrizko produktuen bilketa egingo du Kontseilu Sozialistak hiru egunez

Aste honetan egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak ikasturte honetako oinarrizko produktuen hirugarren bilketa handia. Hain zuzen ere, gaur, bihar eta astelehenean jarriko dituzte bilketa puntuak.

Ohi bezala, Gesalaga kalean egongo dira gaur, ostirala, 18:00etatik 21:00etara. Bihar, larunbata, 10:00etatik 13:00etara izango da bilketa, eta astelehenean berriz, 18:00etatik 21:00etara bitartean.

Kontseiluak azaldu duenez, lagundu nahi duten herritarrek bilketa puntuetara hurbildu eta produktuak dohaintzan emanez edo ekarpen ekonomikoa eginez parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, hileroko dohaintza egiteko aukera ere badago. Boluntario gisa aritzera ere gonbidatu dituzte herritarrak. Informazio gehiago eskuratzeko edo antolatzaileekin harremanetan jartzeko, 688 769 047 telefono zenbakira deitu daiteke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide