Albisteak
Aurrekontu parte hartzaileetan aukeratutako proiektuak aurkeztu dituzte
— 2022-12-16
Hauek izan dira aukeratutako proiektuak: Uztapide plazako haur parkearen berrikuntza, Arroaerrekan aparkalekutik autobus geltokira arte irisgarritasuna hobekuntza, Ibañarrietako herri argiteria hobekuntza eta Aizarnako plazako galtzada harriak eta espaloiaren berriketa. Arroarrekako proiektua Udalaren eskumena ez dela azaldu zuten atzoko saioan, baina hala ere proiektua gauzatzeko ahalegin guztiak egingo dituela jakinarazi zuten udal ordezkariek. Udalak 75.000 euro bideratuko ditu proiektu horietara.
Deskargatu atzoko aurkezpena hemen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide