Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak eta Udalak mendi astea antolatu dute datorren azaroaren 19tik 25era bitartean. Mendia maite duten zestoarren esperientziak lehen pertsonan ezagutzeko aukera izango da. Hainbat herritarrek mendian bizi izandako esperientzien berri emango dute Portalen antolatutako solasaldietan. Bestalde, ume zein gaztetxoek ere izango dute zer gozatu egun horietan.
Hemen duzue egitaraua:
Goizean: Txangoa Granadatik Aizarnarako gorputz-bidea. Irteera, goizeko 08:00etan. Izen-emateak: Portalen azaroaren 22a baino lehen.
Arratsaldean: 12-16 urtekoentzako BTT irteera. 16:00etan Gurutzean.