Albisteak

Azpitxapeldun geratu dira Naroa Agirre eta Maddi Berrocal Ados pilota txapelketan

Atzo jolastu zen Antzuolan Ados pilota txapelketako finala. Naroa Agirre eta Maddi Berrocal azpitxapeldun geratu ziren, Ainhoa Ruiz de Infante eta Leire Galeanoren aurka jolastutako partidan. 17 eta 22ko emaitzarekin amaitu zuten jolas. Jendetza gerturatu zen emakumezkoen finala ikustera eta maila handiko partidak jolastu zirela nabarmendu zen.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg