Joseba Goikoetxeak Berria erremonte txapelketako txapeldun
Danbolin— 2024-04-20Martxoan debutatu zuen erremontean Joseba Goikoetxea, Goikoetxea VI-ak Galarretako Jai-Alai pilotalekuan eta gaur jokatu du 3/3 Berria erremonte txapelketako finala Jabalera bikote zuela Gurrutxaga eta Aiestaran VI.aren aurka.
Zestoar asko izan dira Galarretako frontoian eta txapela buruan, ongi etorria egin diote lagunek herrira etortzean, udaletxeko balkoian.Joseba Aramendi lagunaren hitzen ondoren, Goikoetxeak berak ere hitz batzuk egin ditu, eta besteak beste, urduri joan dela finalera, baina lagun eta ingurukoak frontoian ikusteak lasaitzen lagundu diola esan du. Bere aurreneko txapela izan dela eta horrelako babesarekin herrira txapel gehiago ekartzeko ahalegina egiten jarraituko duela ere gaineratu du Goikoetxeak.