Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Interes handia piztu zuen atzo “Aztarnaren oreka” dokumentalaren proiekzioak Alonderon. Aretoa jendez bete zen Aldapan ekoiztetxeak egindako 35 minutuko lana ikusteko, eta herritar askok gertutik ezagutu ahal izan zituzten egileak, Oihan Connor, Txomin Durgueil eta Arhan Ibarguren.
Dokumentalak gizakiak naturan uzten duen aztarnaren inguruko hausnarketa proposatzen du, mendi eta paisaia ikusgarrien bidez gizakiaren jardueraren eta ingurumenaren arteko oreka bilatzearen garrantzia azpimarratuz. Proiekzioaren ondoren, egileek ikusleen galderei erantzun zieten, eta giro bero eta parte-hartzailea sortu zen. Horrez gain, sortzaileek beren materiala ere jarri zuten salgai.


