Albisteak

Balkoietan ospatuko dira aurtengo Santakutzak

Aurten herritarrek ezingo dituzte Santakutz jaiak ohi bezala ospatu. Covid-19ak sortutako krisia dela eta, bertan behera gelditu dira herri eta hiri askotako festak, baita Santakutzak ere. Kalean ez,baina, etxean festak ospatzea erabaki dute zenbait herritarrek. Maiatzaren 2ko iluntzeko eta maiatzaren 3ko arratsaldeko danborraden antolaketan dabiltza buru-belarri.

Pio Baroja eta Lizentziadonekoa plazako bizilagunak maiatzaren 2ko danborrada antolatzen dabiltza. Bi auzoetan auzoko bandera propioa sortuko dute. Balkoiak apainduko dituzte eta nola jantzi ere adostu dute. Pio Baroja plazakoek, 20:00etan osasun sailean lanean ari direnei eskaintzen zaizkien txaloak, danbor hotsengatik ordezkatuko dituzte. Balkoietako danborrada, ohiko orduan hasiko da, 22:30ean. Abesti guztiak joko dituzte ordu horretan. 23:15ean, Gurutzean jotzeko ohiko orduan, berriz ere abesti guztiei errepasoa emango zaie, eta amaitzeko, 00:00etan, plazan jotzen den orduan, azken aldiz joko dituzte kantak. Musikari dagokionean, herritar talde bat sare sozialak erabiliz, aldi berean leku guztietan musika bera entzuteko saiakeretan ari da.

Igandean haurren danborradaren txanda izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, etxeko haur eta helduak balkoira irten eta lehenengo bueltan abesti guztiak joko dituzte. 18:45ean berriz, eta 19:30ean azken buelta.

Ensaioak:

-Bihar, asteazkena, arratsaldeko 20:15ean, txaloen ondoren.

  • Beste kaleren batean bizi bazara eta zerbait antolatzen ari bazarete, bidali mezua info@danbolin.eus helbidera edo 722 60 92 65 telefono zenbakira.