Albisteak
Baratza prestatu dute Arroabeko eskolako jolas-lekuan
— 2020-12-07Arroabeko eskolaren jolas-leku eremuan baratza bat prestatu dute. Irakasle, guraso, eta familia-kideen artean egin dute, auzolanean, eta Euskal Herriko Hazien Sareko (EHHS) kideen gidaritzapean. Dena prestatu ondoren, pronto dira ikasleekin lehen landaketak egiteko. Haurrekin lehen saioa abenduaren 10ean egiteko asmoa dute.
Gure Baratza ekimenaren helburua ikasleek baratza baten onura guztien espektro zabala ezagutzea da. STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) proiektu bat da, eta honen bidez lurraren eta bertako bizidunen ezagutza, landaketa, zaintza, ekoizpena, elikagaien manipulazioa, talde lana eta beste zenbait esparrutan sakontzea da.
Argazkiak: Kepa Iribar
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide