Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

ADI, BAZKIDE!
Amabirjinak ate joka ditugu, eta urteroko legez, larunbatean, Kuadrilla Egunean, mariskoz betetako otarra zozketatuko dugu Danbolineko bazkideen artean. Txupinazoaren ondoren, Erdikalean izango gara zuen zain.
Bazkide bazara, mahaira gerturatu eta zozketan parte hartzeko dagokion zenbakia hartu besterik ez duzu egin beharko. Oraindik bazkide ez bazara, berriz, bertan bazkidetzeko aukera izango duzu. Horrez gain, aurten atera dugun poltsa oraindik jaso ez baduzu, bertan jasotzeko aukera izango duzu. Bazkide berriek ere poltsa bana jasoko dute.
Dagoeneko 400 bazkidetik gora gara. Animatu eta egin zaitez zu ere Danbolineko bazkide!
Larunbatera arte!