Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldi iragarpenek euria iragartzen bazuten ere, azkenean nahiko ondo portatu zen eguraldia Zestoako 46. Herri Krosean. Korrika zaleek goiz aparta pasatu zuten herrian, baita animatzera hurbildu ziren herritarrek ere. Haur zein helduek, guztiek egin zuten lasterka Herri Krosean.
Txikienen lasterketarekin hasi zuten igandea; Gurutzetik plazarako bidea egin zuten korrika. Segidan atera ziren benjaminak, alebinak eta infantilak, ibilbide luzexeagoak egitera. Helduen probak, berriz, bi ibilbide ezberdin izan zituen: luzea (8,5 kilometrokoa) eta motza (2,6 kilometrokoa).
Hona hemen goizean zehar bildutako irudiekin osatutako bideoa.