[BIDEOA] 115. urteurreneko bandaren kontzertua herriko eragileekin

Prestaketa guztiak plazan jotzeko eginak bazeuden ere, kontzertua hasterako orduan zaparrada hasi zuen eta musika tresna, aulki eta bestelako tramankulu guztiak hartuta elizan sartu eta bertan eskaintzea erabaki zuen bandak 115. urteurreneko kontzertua. Maiatzaren 30eko kontzertuak herritarren parte hartze handia izan zuen, bai entzule modura, baita kontzertuan bertan ere, izan ere, Erralla bertso eskolako kideek, Itxaropena dantza taldekoek, Idiakaitz txistulari taldekoek, Eromen Produkzioak antzerki taldekoek eta herriko helduz eta haurrez osatutako koruak ere parte hartu zuten kontzertuan.

Egun hartan grabatutako irudiekin ondorengo bideoa osatu dugu.