Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Arroabeak bizi duen kutsadura arazoari aurre egiteko asmoz, Arroabeko kutsaduraren aurkako lan taldea osatu zuten duela hilabete batzuk. Azken asteotan sinadurak biltzen aritu dira auzoko airearen kutsaduraren aurrean egoera aztertu eta konpontzeko neurriak har daitezen eskatzeko.
Arroabean izan gara Eli Pombo Arroabeko kutsaduraren aurkako lan taldeko kidearekin, Arantxa Osa Arroabeko eskolako zuzendariarekin eta Pili Perurena bertako bizilagunarekin.