[BIDEOA] Maksim Grasman: “Ez dakigu zer gertatuko den hemendik pare bat ordura”

Makxim Grasman ukraniarrak urteak egin ditu Zestoan eta ezaguna da herritar askorentzat. 2019ko udan itzuli zen bere herrira. Kieven bizi da bere bikotearekin. Ekainean ezkontzekotan zen eta Zestoatik hara lagun eta senitartekoak joatea zen bere ametsa. Ez zuen espero gerra benetan hasiko zenik. “Hemen ohituta gaude, Ukrainan beti berdina entzuten ari gara, lasai ez da gerrarik izango” esaten zuen berak.

Bere egoera zein den galdetuta,atzo arte etxean sartuta egon direla dio, baina Kieven bonbardaketak hasi direla eta, gaur Poloniako muga pasatzeko saiakera egitea erabaki dute. Gerra Legearen arabera, 18tik 60 urtera bitarte gizonezkoek ezin dute herrialdetik irten. Grasmanen helburua, bere neska laguna eta haren ahizpa bere semarekin Poloniara pasatzea da.

Hemen gaur goizean kontatu diguna: