Albisteak

Bihar amaitzen da aurrekontu parte-hartzaileak bozkatzeko epea eta emaitzak asteartean jakinaraziko dira

Bihar, maiatzak 5, Udalak aurkeztutako aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztutako proiektuak bozkatzeko azken eguna izango da. Asteartean maiatzak 7, arratsaldeko 19:00etan prozesuaren emaitzak emango dira jakitera udaletxeko areto nagusian.

Gaur eta bihar boza eman nahi duenak webgune honen bitartez egin beharko du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide