Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Argiola energia komunitateak bihar, ekainaren 10ean, egingo du urteko Batzar Orokorra. Hitzordua 18:30ean izango da Alonderon.
Kooperatibak urtero egiten duen batzarrean 2025. urteko kontuak aurkeztu eta onartuko dituzte bazkideek, eta datozen hilabeteetarako aurreikusitako erronkak eta proiektuak ere azalduko dituzte.
Argiolatik bazkide guztiak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera, komunitatearen egungo egoeraren eta etorkizuneko planen berri zuzenean jasotzeko aukera izango baitute bertan.