Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Biolur, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkarteak, biodibertsitate funtzionalaren inguruko hirugarren formazio saioa burutu zuen ostegunean. Udaberria ate joka dugula, baratzak zaintzeko biodibertsitatea indartzea funtsezkoa dela azpimarratu zuten.
Saioa bi zatitan banatu zen: lehenik, Alonderoko aretoan teoria saioa egin zuten. Ondoren, Amillubiko baratzetan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek.
