Albisteak
XV. Leizeen Eguna ospatuko dute igandean Ekainberrin
— 2025-03-15Gaur hasi da XV. Leizeen Eguna, Euskal Herriko zortzi kobazulotako ondarea ezagutzera emateko helburuarekin. Lurpea elkarteak antolatutako asteburu berezi honetan, bisitariek lurpeko altxorrak eta historiaurreko bizimodua beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera dute. Gaur egun, zortzi haitzulo biltzen ditu elkarteak, eta horietako bat da Ekainberri.
Bihar, igandean, Ekainberriko leizeetan jardunaldi bereziak egingo dituzte historiaurreko bizimodua ezagutzeko. Bi bisita berezi antolatu dituzte, eta bertaratzen direnek «Nola eta zenbat eragin zien kobazuloko iluntasunak?» galderari erantzuten saiatuko dira. Eguerdiko 13:00etan, Ekainberriko zaldi margotuak nola egin zituzten azalduko dute. Bisita errealista izan dadin, argiak itzaliko dituzte, eta esperientzia ilunpean egingo da.
Egin zaitez bazkide