Albisteak
Biodibertsitate funtzionalaren inguruko formazio saioa egin zuten ostegunean
— 2025-03-15Biolur, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkarteak, biodibertsitate funtzionalaren inguruko hirugarren formazio saioa burutu zuen ostegunean. Udaberria ate joka dugula, baratzak zaintzeko biodibertsitatea indartzea funtsezkoa dela azpimarratu zuten.
Saioa bi zatitan banatu zen: lehenik, Alonderoko aretoan teoria saioa egin zuten. Ondoren, Amillubiko baratzetan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide